1996.
urtean 5 Arrasateko gazte elkartu ziren beraien
bizimoduei beste zentzu bat emateko asmoz, honela
beraien musika taldea sortuz.
DES-KONTROL taldea, Markel (kitarra),
Oier (baxua), Osoron (kitarra), Peter (bateria)
eta Aritz-ek (Ahotsa) osatu zuten. 70. Hamarkadako
Punk-a, 80-90ko OI! zein Streetpunk-a ziren beraien
influentzia nabarienak. Gaur egun taldean berdinek
jarraitzen dute Osoron eta Aritz izan ezik. Osoronek
2004. urtean utzi zuen taldea eta Oier jarri zen
kitarra lanetan, baxua jotzen azken honen anaia
Hodei jarri zelarik. Beranduago, 2008 . urtean ain
zuzen ere, Aritz-ek taldea utzi zuen. Honekin batera Pepin, taldearen ondoan beti egon den pertsonaiak, abesti batzutan abeslari lanak egin ditu.
Urte hauetan zehar hainbat lan kaleratu dituzte
eta estatu espainiarrean zein atzerrian hainbat
bildumatan parte hartu dute. Kontzertuei dagokionez,
gehienak Euskal Herrian izan dira. Hala Espainian,
Portugalen, Alemanian, Austrian, Frantzian eta U.S.A.n
ere ibili dira jotzen.